Muxikako Udalaren
laguntzagaz

Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian

 

Oier Ariznabarreta nagusitu zen ekainaren 8an Muxikako Ariatza auzoan Saragia Kultur Alkarteak antolatutako Lehen Urdaibai Koparen hirugarren proba puntuagarrian. Durangarraren ostean bere herrikide Ekaitz Kortazar eta Muxikako Iñigo Bilbao sailkatu ziren. Ibilbideak 18 kilometro eta 2000 metroko garaiera neurtutakoa zuen. Oso teknikoa zen eta egin zuen aroak zailtasuna areagotu egin zuen. Irabazleak 01:44:27 denboran bete zuen eta podiumean lagun izan zituenak 01:51:53 eta 01:54:10 behar izan zuten, hurrenez hurren. Nesken mailari dagokionez, bi partaide baino ez ziren izan: Iratxe Muñoz eta Eva Lizarralde, eta lehena nagusitu zen helmugan 02:27:11 markatuz, bigarrenak 02:37:47 egin zuelarik.

Goizeko 9:30ean hasi zen proban zehar ia ateri egin bazuen ere, astean zehar botatako eurien ondorioz, ibilbidearen zenbait lekutan basatza handia sortu zen eta korrikalariek zailtasunen bat edo beste izan zuten oreka mantentzeko. Dena dela, guztiak pozik azaldu ziren igarotako lekuen edertasun eta egokitasunarekin. Bidean Atxeli, Arburu, Askari eta Okolomendi tontorrak igo zituzten parte hartzaileek (378, 552, 260 eta 234 metrokoak, hurrenez hurren).

Beste alde batetik, egun berean –kontrako noranzkoan– Ariatzako zortzigarren mendi martxa egin zen. Proba honetan 150 kirolarik hartu zuten parte.

Scroll to top

Utilizamos cookies para ofrecer a nuestros visitantes una forma más cómoda y eficiente a la hora de navegar por nuestra web. Al utilizar nuestra web aceptas nuestra Política de Cookies.

Acepto la política de cookies de este sitio