Muxikako Udalaren
laguntzagaz

Oier Ariznabarreta eta Iratxe Muñoz nagusitu ziran Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian

Lasterketan 64 kirolari izan ziran; mendi martxan, barriz, 150

 

Oier Ariznabarreta nagusitu zan ekainaren 8an korritutako Lehen Urdaibai Koparen hirugarren proba puntuagarrian. Durangarraren ostean bere herrikide Ekaitz Kortazar eta Ariatzako Iñigo Bilbao sailkatu ziran. Ibilbideak 18 kilometro eta 2000 metroko garaiera neurtutakoa eukan. Oso teknikoa zan eta eguraldiak zailtasuna areagotu eban. Irabazleak 01:44:27 denboran bete eban eta podiumean lagun izan ebazanak 01:51:53 eta 01:54:10 behar izan eben, hurrenez hurren. Nesken mailari jagokonez, bi partaide baino ez ziran izan: Iratxe Muñoz eta Eva Lizarralde, eta lehena nagusitu zan helmugan 02:27:11 markatuz, bigarrenak 02:37:47 egin ebalarik.

Goizeko 9:30ean hasi zen proban zehar ia ateri egin baeban be, astean zehar botatako eurien ondorioz, ibilbidearen zenbait lekutan basatza handia sortu zan eta korrikalariek zailtasunen bat edo beste izan eben oreka mantentzeko. Dana dala, guztiak pozik azaldu ziran igarotako lekuen edertasun eta egokitasunarekin. Bidean Atxeli, Arburu, Askari eta Okolomendi tontorrak igo ebezan parte hartzaileek (378, 552, 260 eta 234 metrokoak, hurrenez hurren).

Beste alde batetik, egun berean –kontrako noranzkoan– Ariatzako zortzigarren mendi martxa egin zan. Proba honetan 150 kirolarik hartu zuten parte.

EKINTZAK

Mendi Martxa 2015

  Ekainaren 13an egingo dira Ariatzatik Ariatzara izeneko X. mendi martxa eta III. mendi ...

Mendi Martxa 2014

Aitor Madariaga eta Iratxe Muñoz nagusitu ziren Urdaibai Kopako hirugarren proba puntuagarrian ...

San Juan suak

Su eder-ederra egin gendun San Juan bezperan Ariatzako plazaren ondoan. Ohikoa dan moduan ...

Scroll to top

Utilizamos cookies para ofrecer a nuestros visitantes una forma más cómoda y eficiente a la hora de navegar por nuestra web. Al utilizar nuestra web aceptas nuestra Política de Cookies.

Acepto la política de cookies de este sitio